2010-06-13

GREEN STREET HOOLIGANS


Matt Buckner, Harvard unibertsitatean ari da ikasten. Unibertsitatetik bota egin dute droga batzuk bereak direla esateagatik, bere gelakidea babestearren. Orduan, Londresen dagoen bere arrebarengana, Shannon Buckner, joaten da. Shannon bere senar Steve Dunham eta seme batekin bizi da. Steve, Pete Dunham-en anaia da. Hau "GSE"ko buruzagia da (The Green Street Elite esan nahi du, West Ham United-en alde dauden hooliganak dira). Pete-k Matt partidu bat ikustera eramaten, baina, partidua bukatu eta gero, hooliganen arteko borroka bat sortzen da. Horrela, Matt mundu honetan sartzen da, eta Matt-en eta Shannon-en bizitza zailagoa bihurtzen da. Azkenean, borroka film honetako azkenengo borroka sortzen da. Borroka hontan Pete hiltzen da. Zorte on batekin, Matt Estatu Batuetara itzultzen da eta Van Holden-i tranpa bat jartzen dio aitortzeko eta, horrela, bera Harvard-era itzul daiteke.
Film hau, Matt "I´m Forever Blowing Bubbles" kantatzen bukatzen da, "GSE"k kantatzen zuen abestia zen, West Ham Utd-ren ereserkia.

Hona hemen film honen bideo zati batzuk:

2010-06-11

AITOR ZABALETA


Real Sociedad eta Atlético de Madrid taldeek UEFA kopako partidu bat jokatu behar zuten Madrilen, Vicente Calderon futbol zelaian. Atlético de Madrid-eko "11 boneheads" ultrak Vicente de Calderoneko sarreran Realeko jarraitzaileei itxaroten egon ziren. Ultra hauek herriak, paloak, labanak.. atera eta Realeko jarraitzaile batzuei erasotzen hasi ziren. Jarraitzaile txuri-urdin asko zauritu zituzten. Aitor Zabaleta bertan hil zuten, bere bihotzean labana bat sarturik. Aitorrek ezin izan zuen partida ikusi.

Ricardo Guerrak, Aitor hil zuenak, 17 urteko kartzela zigorra bete behar izan zuen.

Gazte donostiarraren hilketa ez ahasteko hainbat gauza egin dituzte. 2001. urtean Mujika taldeak eta Brigadas Blanquiazules, tenerifekoak, Aitorren aldeko omenaldi bat antolatu zuten. Anoetako futbol zelai aurrean Aitor Zabaletaren eskultura bat dago. Urtero, abenduko lehen astean, kontzentrazio bat egiten dute. Baita ere, Errealeko jokalariek argazki bat atera zuten “Aitor, beti gogoan” hitzekin.

2006ko abenduaren 8an, Donostian, Betagarri, NaizRoxa, Bassotti eta Iñigo Muguruzaren Sargorri, taldeek kontzertu bat eman zuten Aitorren oroimenean.

1999ko urtarrilean Sociedad Alkolika taldeak “ya güelen” abestia dedikatu zion Aitorri.



2010-06-06

IDI AMIN


Idi Amin (Koboko, Uganda, 1925 - Jedda, Saudi Arabia, 2003ko abuztuaren 16a Ugandako diktadore militarra izan zen 1971tik 1979ra. Kolpe militar baten ondorioz Milton Obote boteretik kendu zuen. Bere diktadura ezaguna izan zen giza-eskubideen bortxaketa dela eta, batez ere errepresio politikoa, jazarpen etnikoa, hilketak eta asiarren kanporatzea dela eta. 100.000 tik 500.000 pertsonara erail zituen.

Bere burua "Bere Gorentasuna, Bizi arteko Presidente, Lur Mariskala Al Hadji Doktorea Idi Amin Dada, VC, DSO, MC, Lurreko Pizti guztien Jauna eta Itsasoko Arrainena Britaniar Inperioaren Konkistatzailea Afrikan Orokorrean eta Ugandan Bereziki eta Eskoziako Errege" izendatu zuen. 1975tik 1976ra Afrikar Batasuneko Erakundearen presidente izendatu zuten.

1978an Tanzaniako Kagera probintzia anexionatzen saiatu zen eta honek Uganda-Tanzania Gerra piztu zuen, boteretik kenduko zuena. Hortik Libiara joan zen eta handik 1981an Saudi Arabiara. Bertan hil zen 2003an.


Idi Amin analfabetoa zen. 1,93 metroko altuera zeukan eta 100kg baino gehiago pisatzen zituen.

Idinek 5 emazte eduki zituen. Bere lehen emaztea Kay izan zen. Marina, bere laugarren emaztea, auto baten barruan zatituta aurkitu zuten. Mediku baten garajera eraman zuten gorpua, mediku hari errua botatzeko.

Diktadore honek 20 seme-alabatik gora eduki zituen.