Diktadoreek era askotan lor dezakete boterea. Ohikoa da militarrek gauzatutako estatu kolpe baten bidez lortzea, gerora armadak bere karguan mantenduz, baina posible da baita ezaugarri zibilak edukitzea. Aukeratuak izan daitezke, alderdi bakarrak edo jerarkia agintariak izendatuak edota boterea zuen ahaidearen heriotzaren ostean oinordetuta.
FRANKISMOA
Frankismoa edo Francisco Francoren diktadura 1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen. Francisco Franco Bahamonde militarrak ezarri zuen. Frankismoaren aldekoei frankista deritze.
Historia
Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu burua izan zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarria egin zuen, Hitler eta Mussoliniri laguntza eman zien eta Espainiaren garapena gelditu.
Aurrerago, Estatu Batuekin hasi zen harremanetan eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politiko gisan, Francoren heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua Joan Karlos I.a erregeak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, gaur egun "Espainiar Trantsizioa" deitzen dena.
Pentsamoldea
Frankismoa faxismoan oinarritzen da, Espainiara falangistek egokitua. Haren helburuak hauexek dira: Espainia osoa elkarturik egotea, katolizismoa, komunismoaren ezabatzea eta arrazismoa. Ez du demokrazia aintzat hartzen; beraz, diktadura da.
Sinboloak
• Cara al sol ereserkia, Juan Telleria musikagile zegamarrak egina.
Frankismoa gaur egun
Beren burua frankista ultraeskuindar gisan aurkezten duten taldeak oso txikiak dira: lehen hauteskunde demokratikoetan, Madrilgo Kongresuan Blas Piñar Fuerza Nueva alderdiko diputatu izan zenetik, ez dute bat bera ere lortu.
Espainiako armarria frankismo garaian
