Arrazismoa edo arrazakeria arrazak gizabanakoen ezaugarriak baldintzatu edo-eta determinatzen dituela baieztatzen duen jarrera nahiz pentsamoldea da. Honen arabera, balizko arraza desberdinak hierarkikoki katalogatu daitezke; eta taldeen arteko alde ekonomiko, sozial zein politikoak arrazan dute sorburua.
Hego Afrikan, “apartheid” izeneko erregimena indarrean egon zen XX. mendean zehar, arrazakeriaren adibide ona izan zena. Bere kasuan, arraza beltzeko pertsonak baztertzen zituen, arraza zurikoen nagusitasuna sustatuz.
Erakunde arrazisten artean, Ku Klux Klan ezagunenetarikoa da. 1865ean sortu zuten AEBetan, eta gaur egun oraindik desagertu ez bada ere, oso modu isolatuan ibiltzen da. Informazio gehiago nahi baldin baduzue, hemen orrialde bat:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ku_Klux_Klan
Arrazakeriaren aurkako elkarte bat SOS Arrazakeria da. Hona hemen elkarte honi buruzko informazio apur bat:
http://eu.wikipedia.org/wiki/SOS_Arrazakeria
No hay comentarios:
Publicar un comentario