Kontsumitzen den drogaren arabera, ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira. Horretan eragina dute besteak-beste, kontsumitzailearen ahultasunak, kontsumitu den substantziaren edo substantzien kopuruak, maiztasunak eta kontsumoaren inguruak.
Hiru sustantzia-mota nagusi bereizten dira:
• Droga depresoreak: lasaitu egiten dute, sentsazio atseginak sorraraziz. Droga horietako batzuk dira hauek: barbiturikoak, opiazeoak, (morfina, heroina eta metadona) eta alkohola.
• Droga suspergarriak: nerbio-sistema suspertzen dute hainbat sentsazio sorraraziz, hala nola euforia, erne egotea... eta beste batzuk murrizten ditu, esaterako, nekea eta gosea. Droga horietako batzuk dira honakoak: kokaina, anfetaminak, nikotina, kafeina eta teina.
• Droga haluzinagarriak: errealitatearen pertzepzioa eraldatzen dute, kontzientzia-egoera asaldatuz. Horien artetik aipatzekoak dira LSD, kanabisa, arnasaz hartzekoak (kolak eta lekedak) eta droga sintetikoak.
Droga legalak: edari alkoholikoak
Alkohola, gure gizartean, legalki kontsumitu daitezkeen sustantzietako bat da, pertsonaren adina kontuan hartuta. Alkohola saltzea debekaturik baitago 18 urte baino gutxiago dutenei.
Alkohola kontsumitzen dutenen proportzioa Euskadin
Urteak (%)
15-19 79,4
20-24 92,8
25-34 93,4
35-49 93,1
50-64 89.0
65-79 85,3
Gizarteak onartutako droga da, eguneroko egoera desberdin askorekin erlazionatua baitago: ospakizunekin, otorduekin, jaiekin... Hala ere, ez dira ahaztu behar gehiegizko kontsumoak ekar ditzakeen ondorio txarrak (menpekotasuna edo alkoholismoa eta intoxikazio etilikoa esaterako).
Droga legalak: tabakoa
Nikotina, tabakoaren printzipio eraginkorra da, eta menpekotasun handiena sortzen duten sustantzietakoa da. Hala eta guztiz ere bigunak deitzen diren drogen artean sailkatuta dago.Nikotinaz gain, tabakoak baditu beste substantzia kaltegarri batzuk:
• Mundruna: biriketan pilatzen den substantzia marroi minbizi-eragilea.
• Narritagarriak: arnas sistemari kalte egiten dioten toxikoak.
• Karbono monoxidoa: odolaren bidez egiten den oxidoaren banaketa oztopatzen du.
Bere eragin negatiboen artean hauek daude: arazoak biriketan, nekea, azalaren zahartze goiztiarra, dastamena eta ukimena sentimenen galera... Menpekotasun fisiko eta psikologikoa sortzen du, beraz, eta erretzeari uzten zaionean, antsietatea, suminkortasuna, kontzentratzeko zailtasuna, buruko mina...sortu ohi dira.
Eskumekoa: Ez erretzaile batena.
Ezkerrekoa: Erretzaile batena.
Bideoak
- Control de alcoholemia - Pin pan toma lacasitos
- Callejeros - Parking: Parada y Droga
- A por drogas al salir de permiso de la cárcel
- Las drogas te vuelven feos
- Tipos de drogas, sus efectos y consecuencias
Orrialdeak
