KONTZENTRAZIO ESPARRUAK


Kontzentrazio-esparrua aurkari politikoentzako, etsaientzako edo talde erlijioso zein etnikoentzako, gerra garaian jeneralean, eraikitako atxilotze-gune erraldoia da. Horko presoak irizpide hauengatik (edo beste batzuengatik) atxilotzen dira, ez dira lege prozesu garbi batean gizabanakoak bezala epaitzen. Kontzentrazio hitzak osasunik gabeko masifikazioa ere adierazi ohi du.

 
Hitlerren Alemania Naziko eta Stalinen Sobiet Batasuneko kontzentrazio-esparruak arte, hitzak presoak biltzen ziren gunea (baldintzak kaxkarrak izanda ere) esan nahi zuen. Gaur egun, hitza Holokaustoari lotzen zaio, eta inork ez du erabiltzen bere atxilotze-esparruak izendatzeko. Haren ordez, beste sinonimoak aipatzen dira: barneratze-esparruak... Sarraskitze esparruak eta konzentrazio esparru ugari izan ziren: Auschwitz, Bergen-Belsen Bergen-Belsen, Buchenwald, Dachau, Mauthausen eta beste asko.

 

 
AUSCHWITZ

 
Auschwitz Alemania Naziko Kontzentrazio- eta Sarraski- esparrurik handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean kokaturik, Oświęcim (Auschwitz alemanieraz) hiritik hartu zuen izena.

 
Auschwitz hiru arlotan zegoen banaturik: Auschwitz I, administrazio-gunea; Auschwitz II (Birkenau), Sarraski-esparrua, eta Auschwitz III (Monowitz), Kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak, UNESCOk, 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zituzten. Auswitzen menpean, gainera, beste 40 esparru ere bazeuden.

 
Esparruko buruak, Rudolf Hössek, Nurenbergeko epaiketan Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak 1990ean kopuru hori berkalkulatu zuen, eta azken estimazioek 1.1-1.6 milioi bitartean kokatzen dute hildakoen kopurua. Horietako %90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak ziklon-B gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxatutako lanak, osasun-zaintza txarrak, banakako exekuzioek, edo medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten heriotza.

BIDEOAK